Goierriko TB Ampo taldeak denboraldiaren errepasoa egin du
Goierriko Hitza
Goierri
Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz – Ampo taldeak bukatu du errepideko denboraldia, Oñatiko lasterketarekin. Aitor Irazu taldeko zuzendariak “oso urte polita” izan dela azaldu du eta gustura agertu da taldeak emandako mailarekin. “Bagenekien mutilek bazutela maila, eta uste dut maila hori erakutsi dutela”. Gainera, lortutako emaitzak “oso positiboak” izan dira uste du, eta “lasterketa guztietan oso mentalidade positiboarekin” atera direla.
Gainera, txirrindularien eta zuzendaritzaren artean “konplizitate handia” egon dela uste du Irazuk. Denboraldia bukatu berritan, dagoeneko datorrenari begira jarrita daude eta aldaketak izango direla iragarri du zuzendariak. Hala, “gogotsu eta talde berria erakitzen” ari direla azaldu du. “Batzuk profesionaletan hasiko dira eta beste batzuk bajak izango dira, jende berria etorriko da, baina dinamika horrekin jarraitzen badugu, hurrengo urtean ere itxaropentsu eta gogotsu ekingo diogula denboraldi berriari”.
Mikel Alonso Goierri TB taldeko txirrindulari ohiak egin du denboraldiaren errepaso bidea:
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.