Nahia alaba Urretxu-Zumarraga ikastolan dabilenez, Rikardo Lizarraldek (Legazpi, 1964) ez zuen zalantzarik izan Kilometroak 2018an boluntario lanak egiteko gonbitea jaso zuenean. Komunikazio batzordean lan egitea egokitu zitzaion, baina batzorde gehiagotan parte hartu du, baita ekitaldien antolaketan ere. Herriz herri ere ibili da materiala eta errifak saltzen.
Zenbat errifa saldu dituzu?
Asko.
Non saldu duzu gehien?
Getariako festetan goiz batean. Eta gutxien, Lasarten.
Zein plan duzu urriaren 7rako?
Lan egin behar dut Zumarragako plazako gunean, muntaien arduraduna naiz eta egun osoa emango dut han.
Zer eman dizute Kilometroek?
Ikastola barrutik ezagutzeko aukera, beste gurasoekin harremana sendotzea eta jende asko eta asko ezagutzea.
Zaletasun bat
Mendiaz lasaitasunez gozatzea.
Pelikula bat.
Coco.
Musikari eta abesti bana.
Hertzainak, eta abestia, Txoriak txori.
Liburu bat.
Haurrentzako liburuak irakurtzen ditut azken aldian.
Amets bat.
Handiena bete zen Nahia Txinatik ekarri genuenean.
Zeri diozu beldurra?
Etxekoak egoera txarrean uzteari.
Zerk eragiten dizu irribarrea?
Jendea pozik ikusteak, eta azken aldian, amaren irribarreak.
Oporretarako leku bat.
Galiziako Presqueira herria.
Goierriko txoko bat.
Larraitz.
Herriko alkate bazina…
Komunak jarriko nituzke haur parkeetan, aparkaleku gehiago ere bai eta gazteentzako lanpostuak sortu.
Urretxun biziko ez bazina…
Legazpin, baserri batean.