Maddi ataundarrak Ying-Yang diskoa argitaratu du
Maddi Noguera kantari ataundarrak aurreneko disko luzea argitaratu du. Tolosako Bonberenea estudioan grabatu du Ying Yang diskoa, Karlos Osinaga teknikariarekin. Estudioan nahiz zuzenekoetan, beste hiru musikari ataundar izango ditu bidelagun: Xabier Etxeberria Pitxu (gitarra), Haritz Cid (baxua) eta Julen Goikoetxea (bateria).
Diskoa aurkezteko estraineko kontzertua, Bonberenea gaztetxean bertan egingo dute, larunbatean, 22:30ean. Fumut talde lazkaotarrak ere joko du. Sarrerak 8 euroan jarriko dituzte salgai.
Aldameneko oheko tipa, Ying Yang diskoko aurrerapen kantetako bat da. Diskoko abestiak Badok.eus atarian daude entzungai.