Etxe Ondo taldeak lortu du garaipena Marino Lejarreta Klasikan
460 txirrindulari eta ehunka ikusle bildu ditu aurten Marino Lejarreta Klasikak
Etxe Ondo taldeak irabazi du Marino Lejarretaren omenez egiten den txirrindularitza proba: 45 minutu eta 15 segundoan egin dute itzulia. Emakumezkoen artean, Las amigas de los fardos taldeak egin du denborarik onena: lasterketa 57 minutuan eta 24 segundoan egin dute. Babesleen taldeko denborarik onena, Sasoian 1 taldeak lortu du: 47 minutu eta 5 segundo behar izan dituzte itzulia egiteko. Profesional ohien artean, aldiz, Abraham Olano taldeak lortu du garaipena: 45 minutuan eta 27 segundoan egin dute bira.
460 parte hartzaile izan ditu lasterketak, eta ikusleek txirrindulariengan arreta jarri duten arren, antolatzaileek Ramon Mendiburu, Abraham Olano eta EITB ere omendu dituzte. Sari banaketaren ostean bazkaria egin dute Ordiziako frontoiean.