Goierriko emakumeei eskualde mailako bilerarako deia egin diete
Azaroaren 25erako eta martxoaren 8rako ekitaldiak prestatu eta proposamenak jasoko dituzte. Bilera gaur izango da, 18:00etan, Beasaingo udaletxean.
Berdintasun Foroak deituta, eskualde mailako bilera irekia egingo dute gaur, Beasainen.Helburua azaroaren 25eko eta martxoaren 8ko ekitaldiak prestatzea da. Azarorako, “eskualdeko egitasmo bateratuen antolaketa” aztertuko dute. Martxoari begira berriz, lurralde mailako bilerarako proposamenak jasoko dituzte. Goierriko emakume eta emakume talde guztiak gonbidatu dituzte bertara. Bilera 18:00etan izango da, Beasaingo udaletxean.













