Lanek dirauten bitartean 08:00etatik 18:00etara Plazaola kaleko errepidea itxita egongo da
Plazaola eta Saturnino Telleria kaleetako errepidean saneamendu lanak eta asfaltatze lanak egiten hasi dira. Astelehenean ekin zieten lanei eta bihar arte saneamendu lanetan arituko dira. Urriaren 15ean eta 16an asfaltatze lanak egingo dituzte. Lan horiek guztiek kaleotako zirkulazioari eragin diote. Udaltzaingoak lanek sortuko dituzten aldaketak zehaztu ditu.
Lanak egingo dituzten egun horietan guztietan ezingo da Saturnino Telleriako errotondatik Plazaola kaleko errepidera egin 08:00etatik 18:00etara. Bertan dauden dendetara eta tabernetara iristeko zamalanetan ari diren ibilgailuak Xarpotetik kontrako norabidean sartu ahal izango dira. Garajeetara sartu irteerak kalea itxita dagoen orduetatik kanpo egin beharko dira derrigor.
Aparkalekuei dagokienez, lanek dirauten bitartean, egunero 08:00etarako ibilgailuak atera egin beharko dira aparkalekuetatik. Junetorri autobus zerbitzuak, bestetik, ez du geldialdirik egingo Plazaola kaleko 27. zenbakian ezta Xarpoteko geldialdian ere.