Iazko kanpainaren muina boluntarioak bilatzea izan zen eta aurtengoarena Atzegiko kideak boluntario gisa aurkeztea
Legazpiko Kultur Etxeak Atzegiko azken kanpainaren aurkezpena hartu zuen atzo. Legazpiko kideak eta senideak izan ziren bertan. Aurtengo kanpainaren leloa da
Gure txada da. Iazko kanpaina irauli dute eta oraingoan boluntario bila aritu beharrean, Atzegiko kideak boluntario gisa aurkeztu dituzte. Kirol ekintzetan, erakundeetan, enpresetan, jaialdietan eta beste hamaika ekintzatan esku bat botatzeko prest daudela nabarmendu zuten, baita dagoeneko ari direla ere.
Legazpikoa aurkezpenean bertako Atzegiko kideek hitza hartu zuten eta kontatu zuten Santikutz egoitzan egiten duten lana, Urretxu-Zumarragako Kilometroak jaialdian egindakoa edota azken Ehunmilak proban. Pozik agertu ziren egiten duten boluntario lanarekin, nor sentitzen direla esan zuten, baliotsu sentitzen direla eta emateko asko dutela azpimarratu zuten.