Maiaren eta Hermosaren Hezur Beltzak taldea larunbatean, Etxeberrin
Jon Maia bertsolariak eta Gorka Hermosa akordeoi jotzaileak, Jesus Prieto Pitti-rekin batera, Hezur Beltzak taldea sortu dute. Lehen kontzertua larunbatean emango dute, 19:30ean, Zumarragako Etxeberri auzoan. Maia eta Hermosa etorkinen
Jon Maia bertsolariak eta Gorka Hermosa akordeoi jotzaileak, Jesus Prieto Pitti-rekin batera, Hezur Beltzak taldea sortu dute. Lehen kontzertua larunbatean emango dute, 19:30ean, Zumarragako Etxeberri auzoan.
Maia eta Hermosa etorkinen ondorengoak dira eta joan zen mendearen erdialdean Euskal Herrira etorri ziren espainiarren omenez jarri diote Hezur Beltzak izena taldeari. Gainera, lehen bira honi Poblado Tour izena eman diote. Etorkinen auzoetan emango dituzte kontzertuak. Lehenengoa Etxeberrin izango da, Maiaren amona bertan bizi zelako.
Testuak eta musika
Abesti gehienak gai horri buruzkoak dira: pertsona ezberdinak, gatazkak… Testuak Maiak idatzi ditu eta musika Hermosak konposatu du. Prietok musikari askorekin jo du: La Cabra Mecanica, Andy y Lucas, Manolo Escobar…
Abestietan musika mota ezberdinen eragina nabari da: flamenkoa, euskal musika, klezmer musika, pop-rocka, bluesa, rapa…