Kuadrilla eguna bihar izango dute Zaldibian, jai giroa gaurtik txosnan
Santa Fe jaien egitaraua bihar bukatuko dute, erabat, Zaldibian. Kuadrillen eguna ospatuko dute. Euskal Herriko gaztetxoen sega txapelketa jokatuko da 12:00etan, eta 13:00etan Jundajo txarangarekin kalejira egingo dute. Lagunarteko bazkaria 14:30ean da...
Santa Fe jaien egitaraua bihar bukatuko dute, erabat, Zaldibian. Kuadrillen eguna ospatuko dute. Euskal Herriko gaztetxoen sega txapelketa jokatuko da 12:00etan, eta 13:00etan Jundajo txarangarekin kalejira egingo dute. Lagunarteko bazkaria 14:30ean da, plazan.
Bazkal ondoren, kuadrillen arteko jokoak egingo dituzte. Iluntzea eta gaua Tximeleta musika taldeak alaituko du.
Txosnan, gaur ere festa
Txosnan, gaur goizean apainketa egin, eta 14:30ean bazkaria izango dute. Bertso idatzien txapelketa, eta Orain presoak lelopean manifestazioa (20:00) ere badira. Pintxo-potearen ondoren, The Bad, The Worst and The Other taldeak joko du (23:00).












