Meazti etxean, eguneko zentro gisa, zortzi toki berri eskainiko ditu udalak
Dagoeneko bizpahiru toki bete dituzte. Etxean egindako aldaketak baliatuta eskainiko dute zerbitzu berria. Eskaera egiteko udaletxeko gizarte zerbitzuetara jo daitekeLegazpiko Meazti etxean 22 egoiliar bizi dira udalak babestutako apartamentuetan. Etxe...
Dagoeneko bizpahiru toki bete dituzte. Etxean egindako aldaketak baliatuta eskainiko dute zerbitzu berria. Eskaera egiteko udaletxeko gizarte zerbitzuetara jo daiteke
Legazpiko Meazti etxean 22 egoiliar bizi dira udalak babestutako apartamentuetan. Etxean lanak egin dituzte eta libratu duten espazioa baliatuta, eguneko zentro zerbitzua eskaini ahalko dute aurrerantzean. Hain zuzen, bertako baliabideak erabili ahal izango dituzten zortzi lagunentzat tokia egin dute. Javier Iraeta gizarte zerbitzuetako zinegotziaren hitzetan, «nahieran erabili ahal izango dute, norberaren beharren arabera». Eskaerak udaletxeko gizarte zerbitzuen bitartez bideratuko dituzte. Honezkero bizpahiru toki bete dira eta besteak bete daitezen legazpiarrak animatu ditu Iraetak, «joan daitezela gizarte zerbitzuetara informazioa eskuratzera».