«Saioak lortzeko kantatu egin behar da, eta kantatzeko saioak behar»
Ingeniaritza amaituta, goizetan enpresa batean lan egin eta arratsaldez master bat egiten ari da Mikel Tapia bertsolaria (Ataun, 1996). Familiatik datorkio ...
Ingeniaritza amaituta, goizetan enpresa batean lan egin eta arratsaldez master bat egiten ari da Mikel Tapia bertsolaria (Ataun, 1996). Familiatik datorkio bertsotarako afizioa: «Umetatik joan izan naiz bertso saioetara, eta laster hasi nintzen neure kasa bertsoak egiten. Geroago lagunartean bertso eskolan hasi nintzen, eta gaur arte». Bertsolari bakoitzak bere lekua bilatu behar du plazan, baina beti ez da erraz aurkitzen. «Saioak lortzeko kantatu egin behar da, eta kantatzeko saioak behar». Horretarako gazteentzat antolatzen diren sariketak aukera polita dira ataundarrarentzat. «Goierrin zortea daukagu, ezagunen bat medio inguruko herri askotan suertatzen dira saioak, eta saio batek beste bat ekar dezake».
Bertsolari gustukoena?
Iker Zubeldia.
Bertso-saio mota bat.
Afalondoan eta mahaian eserita egiten diren saioen zalea naiz. Baina askotan eskertzen ditut hain eroso sentiarazten ez nauten saioak ere, burua nekarazten didaten horietakoak.
Ze zaletasun dituzu?
Animalia zalea naiz, baserrian asko disfrutatzen dut.
Janari eta edari bana.
Arkume errea eta sagardoa.
Pelikula bat.
Siete almas.
Liburu bat.
Elkarrekin esnatzeko ordua.
Abeslari bat.
Anari.
Abesti bat.
Su Ta Gar-en Jaiotze basatia.
Oporretarako leku bat.
Santorini (Grezia).
Amets bat.
Baserria mendi tontor batean.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Margolan bat.
Goierriko txoko bat.
Lazkaomendi.
Herriko alkate bazina…
Herriko gune berdeak mantentzen saiatuko nintzateke.