Goierri garaiko lau herrien Energia Planaren barruko ekimena da. Izena ematen duten bizilagunek energia aurrezteko aholkularitza zerbitzua jasoko dute euren etxeetan
Legazpiko panoramika gauez, herria argiz piztuta dagoela // Argazkia: Gorka Gomez
Urola Garaiko Garapen Agentziak (Uggasa) bailarako lau udalekin elkarlanean
Argi dugu kanpainari hasiera eman dio. Kanpainaren helburuak dira bizi- lagunen elektrizitate kontsumoa murriztea eta zaurgarritasun energetikoa ekiditea. Bide batez, energiaren kontsumo arduratsua sustatu nahi dute. Izena ematen duten bizilagunek etxeko energia kontsumoaren gaineko aholkularitza zerbitzua jasoko dute.
Lehenengo pausoa etxean jasoko duten bisita energetikoa izango da. Aholkulariek etxeko kontsumo nagusiak zeintzuk diren begiratuko dute fakturen bitartez eta ohiturei erreparatuko diete etxeko gailuak noiz jartzen diren edota leihoak noiz irekitzen diren zein zenbat denboraz. Hasieratik etxeko kontsumoak neurtzen dituen gailu bat jarriko dute. Bigarren urratsa etxe bakoitzaren beharrei egokitutako Plan Energetiko bat proposatzea izango da. Internet bidez aholkuak helaraziko dizkietela esan du Beatriz Domingez Uggasako teknikariak. Lau hilabeteren buruan egindako aldaketak eta jarritako gailuak ematen dituen emaitzak alderatuko dituzte egindakoa eraginkorra izan den ziurtatzeko.
Parte hartzeko Uggasara edo udaletxeetara jo daiteke urriaren 26ra arte.
Dekretu berriak Argindarraren Bonu Sozialean aldaketak eragin ditu
Argindarraren Bonu Sozialaren gaineko aldaketak ezartzen dituen dekretua publikatu berri da Euskal Herriko Agintaritzaren Agirian. Aldaketek zuzenean eragingo diete kontsumitzaileei. Epeak, onuradunen errenta maila edota energia kopurua aldatu dituzte.
Aurretik bonua zutenek abenduaren 31ra arte berritu dezakete; hala ere, energia banatzaileek aldaketen berri gutun bidez eman behar diete derrigor erabiltzaileei.
Bonuaren onuradunen errenta muga aldatu egin da hainbat kasutan: genero indarkeriaren eta terrorismoaren biktimak, %33 edo gehiagoko desgaitasun maila duten pertsonak dauden familiak, guraso bakarreko familiak eta bigarren zein hirugarren mailako mendekotasuna duten senideak bizi diren familiak. Kolektibo horien errenta muga altuagoa izango da bonua jasotzeko. Informazio gehiagorako
Uggasara jo daiteke.