Sarrerak 19:30eik salduko dituzte aretoko leihatilan, antzezlana 20:30ean hasiko da
Larunbatean
, 20:30ean, legazpiarrek euskarazko antzerkiarekin hitzordua daukate Latxartegi aretoan. Txalo ekoizpen etxearen eskutik
Etxeko saltsak komedia taularatuko dute. Sarrerak 19:30etik aurrera erosi ahal izango dira 10 euroan.
Etxeko saltsak komedia Alan Ayckbourn antzerkigile eta zuzendari ingelesak sortutakoa da eta 1965an estreinatu zuen. Greg-en eta Ginny-ren istorioak harilkatzen du kontakizuna. Bikotea dira eta, ustez zoriontsuak diren arren, sekretuak gordetzen dituzte. Ginny gurasoen landetxera joatekoa dela esaten dio bikotekideari, baina ez da egia. Hark susmo txarra hartzen dio bidaiari eta haren atzetik doa. Hala sortzen da korapiloa.
Aitziber Garmendia, Ane Gabarain, Mikel Laskurain eta Aitor Fernandino aktoreek gorpuztuko dituzte elkarren artean, sekretuan, nahastuta dauden bi bikoteak.