LazkaOn merkatari elkarteko bederatzi dendek udazkeneko azoka egingo dute ostiralean plazako pilotalekuan. 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara egongo dira postuak irekita. Askotariko produktuak eskainiko dituzte prezio erakargarrian. Parte...
![Lazkaon_elkarteko_udazkene](http://goierri.hitza.eus/site/files/2018/10/Lazkaon_elkarteko_udazkene.jpg)
LazkaOn merkatari elkarteko bederatzi dendek udazkeneko azoka egingo dute ostiralean plazako pilotalekuan. 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara egongo dira postuak irekita. Askotariko produktuak eskainiko dituzte prezio erakargarrian. Parte hartuko duten dendak ondorengoak dira: Amets Bat (moda), Iztueta elkartea (elikadura), Koboloi (jostailu denda), Manako (moda), Miszelania (moda eta etxerako osagarriak), Optika Mikel (optika) eta Xanu (moda).
Lazkao Txiki kontu kontari
Arratsaldean, 17:00etan,
Lazkao Txiki kontu kontari ekimena egingo dute LazkaOn elkarteak eta Lazkaoko Udalak. Joxe Migel Iztueta
Lazkao Txiki bertsolaria hil zela 25 urte bete dira aurten eta bertso, ipuin, pasadizo eta txisteekin omendu nahi dute lazkaotarrek.