Bertatik Bertara azoka, hilaren 27an
Hilaren 27an Goierri garaiko baserritarrek Bertatik Bertara azoka berezia egingo dute. Areizaga-Kalebarren plazan izango da, 10:00etatik 14:30era. Sei postu egongo dira eta Leturiondo baserriko txahal bat burruntzian erreko dute. Pintxoak
Hilaren 27an Goierri garaiko baserritarrek Bertatik Bertara azoka berezia egingo dute. Areizaga-Kalebarren plazan izango da, 10:00etatik 14:30era. Sei postu egongo dira eta Leturiondo baserriko txahal bat burruntzian erreko dute. Pintxoak euro batera salduko dira. Gainera, talogintza eta gaztagintza tailerrak egongo dira haurrentzat. Helburua bertako produktuen kontsumoa bultzatzea da.