Heineken Ligan estreinatu den Burgosko taldea izango du Ampo Ordiziak aurkari
Ampo Ordiziak Burgosera bidaiatuko du, igandean, 12:30ean San Amaroko zelaian Ohorezko mailako Heineken ligako bosgarren jardunaldiko partidua jokatuko baitu. Ubu Colina Clinic taldea izango du aurrez aurre. Pasa den denboraldian mailaz igo zen Burgosko taldea.
Heineken Ligan berriak badira ere, indartsu hasi dute denboraldia gaztelarrek. Sailakapen nagusian laugarren tokian daude, 11 punturekin. Ampo Ordiziak baino puntu bat gehiago du eta biek dituzte bi garaipen eta bi porrot orain artekoan. Aurreko jardunaldian biek galdu egin zuten, beraz, bi taldeek garaipena eskuratzea izango dute helburu aste asteburuan.
Burgoseko jokalarien artean nabarmentzekoak, Emiliano Calle eta Ordiziarren artean ezaguna den Ien Ascroft-Leigh. Biak estatuko selekzioaren kontzentraziora deitu dituzte, Ordiziako Julen Goia eta Fernando Lopezekin batera.
Zaletuen babesa
Burgosen jokatuko den partidara joateko autobusa antolatu du Ordizia Rugbyk. Autobusa 8:30ean aterako da Zuhaiztitik. Bueltatzerakoan bazkaltzeko geldituko dira.