Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Herrialde musulmanen aniztasuna irudietan

Legazpi
Gizartea

Aitor Casado legazpiarrak 'Salam Aleikum Legazpi' ikus-entzunezkoa emango du gaur kultur etxean, 19:30ean. Aurrez Haztegi ikastolako LHko 4. mailako ikasleei eskaini, eta haien jakin-minari erantzun zien.

2018/10/19
Miriam Luki
Aitor_Casado_Uzbekistanen Aitor Casadoren odoletik bidaiekiko pasioa barreiatzen da. Ez da soilik bidaia, munduko hamaika txokotan ikusten eta ikasten duena zabaltzeko xedea baitu. Legazpiar batek baino gehiagok jarraipena egiten die haren bidaiei, «maiatzean udan nora joatekoa naizen galdetzen dit batek baino gehiagok, eta bada gure bitartez inoiz ezagutuko ez dituen tokiak ezagutu dituela esan didan pertsona bat ere; horregatik bakarrik merezi du». Aitor_Casado_Uzbekistanen-1Legazpiarrak toki askotara eraman ditu Casadok jada. Izan ere, bidaiak egin eta ondoren ikus-entzunezkoak osatzen ditu jasotako irudiekin zein musikekin. Honezkero Islandiara edo Etiopiara eraman ditu eta, oraingoan, Salam Aleikum Legazpi ikus-entzunezkoan hainbat herrialde musulmanetan barrena eramango ditu biharko ikus-entzunezkoan. Biharko emanaldiaren istorioa Izadi Zaleak mendi elkarteko irteera batean hasi zen. Islandiari buruzko emanaldira zenbait haur joan ziren eta ama batek Casadori Haztegi ikastolan emateko zer edo zer prestatzeko eskatu zion. Haztegiko irakasleekin hiz egin ondoren Islamari buruz ikasten ari zirela eta egokiena herrialde musulmanei buruzko ikus-entzunezkoa izan litekeela esan zioten. Maroko, Uzbekistan, Turkia eta India irudietan eman zizkien LHko 4. mailako ikasleei eta esperientzia «zoragarria» izan zela dio Casadok: «Haurrek gelan gaia ondo landuta zuten eta nik telebistan edo egunkarietan ikusiko ez duten ikuspegi bat eman nahi izan nien. Ehundaka galdera egin zizkidaten, asko eta asko oso interesgarriak». Batik bat, janzkera, ohitura, bizimodua, etxeak, azokak eta abarrek sortu zuten haurren jakin-mina eta, finean, gauzen zergatia galdetu zioten Casadori. Hurrengoa, Indonesia Izan ere, Casadoren asmoa ikus-entzunezkoekin ez da bere burua egindako bidaiaren zentroan jartzea, «gure bloga anonimoa da, guk gure begiak jartzen ditugu ikusten ditugun tokietan dagoena besteei erakusteko. Ez zaigu interesatzen nortzuk garen azaltzea ezta zer egiten dugun ere». Hala, haurrentzako ikastolan eta bihar kultur etxean egingo duen emanaldian ere, lau herrialde musulman horietan nola bizi diren, zein ohitura dituzten edota arkitektura erakutsiko ditu. «Lau herrialde nahiko ezberdinak dira. Denak musulmanak diren arren, eta gure aurreiritzi askoren kontra, aniztasuna nagusitzen da», azpimarratu du. Aurreko udan Indonesian egon da, «musulman gehien dituen herrialdea da». Aitzitik, ez du Indonesiako argazkirik sartu gaur eskainiko duen ikus-entzunezkoan, «nahikoa material nuen eta Indonesiari buruzko ikus-entzunezko oso bat emango dut martxoan». Casadoren jarraitzaileak beraz, adi egon daitezela. Beste proiektu bat egiteko asmoa duela aipatu du, baina oraindik sukalde lanetan dabil eta ez du haren berri eman.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Enirio-Aralar Mankomunitatean dagoen zatiketa agerian utzi dute gaur

2022/05/18
Ordizia
2

21. Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia heltzear da

2022/05/18
Zegama
3

Itxaronaldia amaitu da

2022/05/19
Beasain
4

Rubik kuboa osatzen azkarrenak, Legazpin

2022/05/18
Legazpi
5

Kadete nesken taldea Ohorezko Mailara igo da

2022/05/19
Segura
Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna izateagatik, orain HITZAkide egiten bazara katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut
HITZA PDFan

KORONABIRUSAREN garaian guztiok ongi informatuta egoteko, HITZA PDFan deskargatzeko aukera zabalik dago HITZAkide ez direnentzat ere.

HITZA eskuratzeko, nahikoa da zure helbide elektronikoa sartzea.

Bidali botoian klik egiten duzunean, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, eta, mezu horren bidez, helbidea zuzena dela baieztatuko duzu. Hor bertan, hemeroteka eremura bideratzeko esteka topatuko duzu, eta, hor, edozein ale deskargatzeko aukera izango duzu.

*Mezurik jaso ez baduzu, baliteke ‘spam’ karpetan egotea.

 
 
 
 
 
Bidali
 
Mezu bat bidali da zure posta elektronikora.