Kalakan taldea eta Loinatz Abesbatza elkarrekin ariko dira bihar elizan
Andre Mari Jasokundearen parrokian izango da kontzertua, 22:00etan. Kontzertuaren amaieran lau abesti elkarrekin kantatuko dituzte. Logo berria egin du Unai Altolagirrek
Aizpuruarentzat, gainera, «luxu bat» da Kalakanekin aritzea, «Kalakan euskal zabaltzaileak dira mundu osoan. Guretzat hemen horrelako talde bat izatea, koralki, musikalki eta pertsonalki, ahaztezina izango da. Esperientzia izugarria da, beraz, eskerrik asko». Kalakaneko Xan Errotabehereren esanetan, «plazer handiz etortzen gara Beasainera Loinatz Abesbatzarekin kantatzeko. Horrelako abesbatzekin aritzea oso aberatsa da». Entseguetan Kantuz abestiarekin sortu den energia jarri zuen adibidetzat.
Hiru zati izango ditu kontzertuak. Lehenengo, Loinatz Abesbatzak Ametsetan (J. Busto), Kristalez inguratuta (E. Ugalde), Biolin Musikaz (Oskorri – Mold. D. Azurza), Martxa baten lehen notak (M. Laboa) eta Axuri beltza (Herrikoa – Mold. J. Busto) abestuko ditu. Jarraian, Kalakanekoek beraien errepertorioa eskainiko dute. Kontzertuaren azkeneko zatian, bi taldeak elkarrekin ariko dira: Kanta bat eta dantza bat (X. Sarasola), Kantuz (J. Mendiague – mold. Kalakan), Euskal jokoak (J. Busto) eta Sagarra jo! (Herrikoa – Mold. Kalakan) kantatuko dituzte.
Logotipo berria
Beste berrikuntza bat ere aurkeztu du Loinatz Abesbatzak: Unai Altolagirre beasaindar diseinatzaileak egindako logo berria. Loinatz Abesbatzaren lehenengo hizkiak hartuta musikako La nota irudikatu du, sinbolo musikaleko elementu batzuk erabilita. La klasikoaren ondoan, Loinatz Abesbatza Beasain gaur eguneko tipografiarekin idatzita.














