Beasaingo VIII. Errelebo Lasterketan 800 bat haurrek parte hartu dute
Goierriko 13 ikastetxetako alebin eta benjamin mailatako umeak izan dira Beasainen Bealak antolatutako lasterketan
Beasainen goiz osoan zehar haurrek erreleboa eman diete kideei Bealak antolatutako VIII. Errelebo Lasterketan. 800 bat umeek parte hartu dute antolatzaileek emandako datuen arabera. Alebin eta benjamin mailakoek egin dute korrika lehia baino parte hartzea helburu duen lasterketan. 13 ikastetxetako ikasleak izan dira; Beasain, Idiazabal, Ormaiztegi, Zegama, Segura, Oridizia, Zaldibi eta Legorretakoak.












