Eneko Agirrezabal segurarra, Donostiako 15K Klasikoaren helmugan sartzen // Argazkia: Fotorunners
Goierriko kutsu nabarmena hartu du asteburuan jokatu den Salto Systems Dobostiako 15K Klasikoak. Gizonezkoetan, Eneko Agirrezabal izan da azkarrena; emakumezkoetan berriz, Lazkaon bizi den Maite Arraiza donostiarra.
Maite Arraiza / Fotorunners
Agirrezabalek 47:08ko denbora behar izan du lasterketako 15 kilometroak betetzeko. Segurarra hasieratik jarri da lasterketaren buruan, eta proba kontrolpean mantentzen jakin du. Lionel Petriacq eta Gonzalo Fuentes izan dira gizonezkoen podiuma osatu dutenak.
Emakumezkoetan, Maite Arraizak 57:40ko denbora egin du. Podiumean, bi goierritar izan ditu lagun: Izaro Rubio ordiziarra eta Saioa Arkonada zegamarra.