Ohitura zaharrak berpiztu dituzte Ataunen
Ataunek ehun urtez atzera egin eta garai bateko ohiturak berreskuratu dituzte, Ohitura Zaharren Egunean. Ataungo 8 iturritako urak bildu eta probatzeko moduan jarri dituzte; kablearekin belar sortak nola jaisten zituzten erakutsi dute, eta umeen jolasak eta baserriko lanak gogora ekarri dituzte. Juan Arin apaiz eta ikerlaria ere gogoratu dute antzerki batekin, jaio zeneko 125. urtemugan. Talogileak eta bertako produktuen nahiz artisauen postuak ere izan dira. Eguraldia lagun, jende ugari bildu da Ataungo San Martin auzoan.