'Ordizia elkartuz' ikuskizuna, iruditan
Ordiziako kultur elkarte, talde eta eragileek elkarlanean jardun dute beste behin, Ordizia elkartuz ikuskizuna osatzeko. Izan ere, «goxotasun eta mimo guztiz» prestatu dute Ordiziako taldeek, herriaren 750. urtemugaren harira, herritarrei «opari bat» eskaitzeko asmoz. Ostiral gauean, dantza, musika eta antzerkia uztartu zituen saioa egin zuten, Ordiziako plaza jendez beteta zela.
Besteak beste, Amets Bide dantza taldeak, Ordiziako Erraldoiek, Belaño eta Starblues taldeek, Musika Eskolako Big Band taldeak, Beti Argi musika bandak, Larrunarri, Oroith, Santa Ana eta Umore Ona abesbatzek, Ordiziako Txistulariek eta Urrup antzerki taldeak parte hartu dute ikuskizunean.