Oripavi elkarteak bere jarduna eten du
Hamar urteko lanaren ostean, ziklo bat ixtea erabaki dute
Oripavi elkarteak hamar urtez “elkarlana, gizalana eta ingurukoen bizi kalitatea hobetzen saiatu” dela adierazi du agur esaterakoan. Izan ere, Legazpin aritu den elkarteak ziklo bat ixtea erabaki du. Taldeko kideek bihotzez eskertu dute legazpiarrek, bertako elkarteak zein erakundeak barne, urte hauetan guztietan emandako laguntza. “Nahiz eta etapa hau itzali, gure gogoak piztuta jarraitzen du eta pertsonalki proiektu ezberdinak burutzeko asmoa daukagu”, esan dute. Oripavik hainbat ekintza antolatu ditu Legazpin, tartean, kultur arteko azoka (argazkian).