Agerre-barrena baserriko Victoria Goitia omendu dute, Beasaingo azokan
Udazken Kulturalaren barruan, azoka berezia egin dute gaur, Beasainen. Errezil sagar eta fruitu eta barazki lehiaketak egin dituzte batetik; eta bestetik, Gudugarretako Agerre-barrena baserriko Victoria Goitia omendu dute. Hemeretzi urterekin hasi zen Beasaingo azokara etortzen, eta egun, azokara etortzen direnetan bigarren nagusiena da, 80 urterekin. Garai hartan, «kaballeriarekin marmittak hartuta» etortzen zirela gogoratu du. «Barazki gutxi izaten zen; hemen barazkiak jaten eta landatzen kanpoko jendeak erakutsi digu. Gure garaian, porruren eta azaren bat izaten zen. Orain denetik daukagu». Ahal duen bitartean, Beasaingo azokara etortzen jarraituko duela dio. Aitor Aldasoro alkatearen eta Enkarna Arrieta zinegotziaren eskutik lora sorta eta dantzariaren aurreskua jaso ditu Goitiak.
XXVII. Errezil sagar eta XXVIII. Fruitu eta barazki lehiaketak
XXVII. Errezil sagar lehiaketa
- Patxi Arizmendi Amundaraian (Iturriotz baserria, Arama)
- Asun Etxeberria Otegi (Usurburu Gaztelu)
- Iñaxi Aranburu Aranburu (Murugoena baserria, Beasainmendi)