Jokin Lasa musikariak 'Hamaika gezur' diskoa argitaratu du
Bakarkako bigarren diskoa ondu du Jokin Lasa musikariak (Lazkao, 1954). Hamaika gezur izenburuarekin, 11 abesti berri bildu ditu. Laster izango da kalean. Andoaingo Garate estudioan grabatu du, Kaki Arkarazo ekoizle herkidearekin. Hain zuzen, Arkarazo ...
Ohikoa duen eran, musika melodiotsua, letra sozialki konprometituak eta ahots bikainarekin landu ditu abestiak Lasak. Interneten jarri ditu entzungai, (badok.eus eta jokinlasa.bandcamp.com webguneetan.
Lasaz eta Arkarazoz gain, kolaboratzaile askok hornitu dute diskoa: Karlos Arantzegi (bateria), Adrian Elustondo (baxua), Gorka Agirrezabala (tronpeta), Kimu taldea (txalaparta), eta Nahia Eguskizaga eta Joseba Sarrionandia (errezitazioa).













