Euskaraldiaren kontuak eta kantuak larunbatean Legazpin
Txillida Lantonkian ekitaldia egingo dute, Belarriprest batek eta Ahobizi batek hitza hartuko dute
Larunbatean, 17:30etik aurrera, Euskaraldiaren ekitaldia egingo dute Legazpin. Jesus Castillejo Belarriprestak eta Edurne Berasategi Ahobiziak hitz egingo dute nork bere lekukotza emateko. Tere Madinabeitia eta Cristina Limia kazetariek gidatuko dute solasaldia. Zer edana, zer jana eta musika ere egongo da ekitaldian.
Bien bitartean, Euskaraldian izena emateko mahai ibiltariaren azken hitzorduak honakoa dira:
- Urriak 25, Laubide auzoa, 16:30-18:30
- Urriak 26, Arantzazu auzoa, 16:30-18:30
- Urriak 27, Nafarroa kalea, 11:00-13:00
- Urriak 30, Juanastegiko igogailuan, 16:30-18:30
- Urriak 3,1 Urtatza auzoa, 16:30-18:30













