Lazkaon eta Beasainen harrera ona izan eta gero, Ordizian emango dute gaur Aralarko dokumentala
Donostian estreinatu ondoren, eta Lazkaoko eta Beasaingo emanaldietan oso harrera ona izan eta gero, Ordizian emango dute gaur Aralar, mundua den lurra dokumentala. Saioa 20:00etan izango da, Herri Antzokian. Emanaldi gehiago ere izango dira Goierrin, datozen asteetan. Azaroaren 9an, Itsasondon emango dute (18:30ean, udaletxean), eta azaroaren 21ean Zumarragan (19:30ean, Zelai Ariztin).