«Aldaketa garaia da Ihurrerentzat, eta bizitza gehiago beharko luke auzoak»
Bi urtez behin ospatzen duten Ihurreko auzotarren eguna antolatzen aritzen da Adrian Fajardo. Jai horren helburu bakarra auzotarrak elkartu eta disfrutatzea ...
Bi urtez behin ospatzen duten Ihurreko auzotarren eguna antolatzen aritzen da Adrian Fajardo. Jai horren helburu bakarra auzotarrak elkartu eta disfrutatzea da. Aurtengoa 4. jaia izan da, eta urriaren 6an 70 lagun elkartu ziren, egun «zoragarria» pasatuz. Hainbat kasutan urteetan ikusi gabeko lagunak izanik, «egunean zehar haurtzaroko oroitzapenak nagusitu ziren». Auzoaren egungo egoera «hala-nolakoa da», Fajardoren ustez. «Aldaketa garaia da Ihurrerentzat. Bertan bizi diren gehienak adineko pertsonak dira, eta orain etxebizitzak erosteko aukera ireki denean jende gaztea iristen hasi da. Dena den, bizitza gehiago beharko luke auzoak».
Ze zaletasun dituzu?
Argazkilaritza.
Janari bat.
Onddo nahaskia.
Edari bat.
Ardo on bat.
Pelikula bat.
La fuente amarilla.
Musika talde bat.
U2.
Abesti bat.
U2-ren With or without you.
Liburu bat.
Ernest Hemingway-ren El viejo y el mar.
Oporretarako leku bat.
Ahal diren guztiak.
Amets bat.
Esna harrapatu nauzu.
Goierriko txoko bat.
Olaberria, noski!
Herriko alkate bazina…
Herria gehiago sustatuko nuke.
Olaberrian biziko ez bazina…
Guk ez genuen auzoan etxea erosteko aukerarik izan, eta Lazkaon bizi naiz.