Elur arriskuagatik ezarritako abisu horia astelehenera arte luzatuko dute
Eusko Jaurlaritzak, barnealdean elurragatik ezarritako abisu horia astelehenera arte luzatu du. Hala, larunbateko 18:00etatik asteleheneko 12:00ak arte egongo da indarrean. Euskalmeten iragarpenaren arabera, Artikotik etorritako aire-masa hotz bat sartuko da datozen orduetan, eta elur-kota 600-800 metrora jaistea ekarriko du. Denboraldiko lehen elurtea izango da.
Momentuz, Goierriko errepideetan, normaltasuna da nagusi.













