Euskaraldiaren inguruko ekitaldia egin dute gaur Legazpin. Txillida Lantokia izan da eskenatokia. Ekitaldi berezia izan da, izan ere, Jesus Castillejo belarripres-tak eta Edurne Begiristain ahobizi-ak, euskararekin duten harremanaren inguruan mintzatu baitira, ekitaldira hurbildu diren herritarren aurrean. Beren testigantza eman ondoren, ikus-entzuleei ere eman diete aukera, beren esperientzia kontatzeko. Tere Madinabeitia eta Kristina Limia kazetariek gidatu dute saioa. Musika, edana eta jatekoa ere izan dituzte, larunbat arratsaldea giro ezin hobean igarotzeko.
Euskaraldian izen eman ez duenak, oraindik badu aukera. Urriaren 31ra bitartean izena emateko mahai ibiltaria kaleetan egongo baita.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.