Bartzelonaren aurka neurtuko ditu indarrak Ordiziako Ampo taldeak
Katalunia aldera egingo dute asteburuan Ampo Ordiziako mutilek, Heineken ligako zazpigarren jardunaldia, FC Bartzelonaren aurka jokatzeko. Sailkapen nagusian, Amporen aurretik dago talde kataluniarra. Hirugarren daude, 22 punturekin, Ordiziarrak berriz, bosgarren daude, 17rekin.
Bartzelonako taldeak denboraldi honetan hobera egin du nabarmen eta horren erakusle ere bada, sailkapen nagusian duten postua. Gainera, Kopako finalerdietara pasatzeko aukera du Valladolideko Pepe Rojo estadioan VRAC Entrepinares garaitu ondoren.
Ordiziakoak, animo onarekin bidaiatuko dute, El Salvadeorren aurka, garaipen zaporea izan zuen berdinketa eta gero.