Esklerosi anizkoitza dutenen aldeko orientazio proba, San Martin egunean
Hilaren 11n, San Martin egunean, esklerosi anizkoitza dutenen aldeko orientazio proba egingo dute Urretxu eta Zumarragako kaleetan. Hiru ibilbide egongo dira: horia (erraza), ertaina (laranja) eta zaila (gorria). Parte hartzaileak,
Hilaren 11n, San Martin egunean, esklerosi anizkoitza dutenen aldeko orientazio proba egingo dute Urretxu eta Zumarragako kaleetan.
Hiru ibilbide egongo dira: horia (erraza), ertaina (laranja) eta zaila (gorria). Parte hartzaileak, mapa batek lagunduta, antolatzaileek zehaztutako puntuetatik pasa beharko dira. Altxorraren bila jolasaren antzeko jarduera da. Adin guztietako lagunek parte har dezakete: bakarrik, binaka, kuadrillan, familian… 10:00etatik aurrera abiatuko dira, Zumarragako plazatik.
Izen-emateak sei euro balio du eta jasotako diru guztia esklerosi anizkoitza ikertzera bideratuko da. Izena gotorientazioa.org webgunean eman behar da. Asteazkena da horretarako azken eguna.
Ekitaldia atzo aurkeztu zuten Zelai Arizti kultur etxean, Iñaki Casas antolatzaileak, esklerosi anizkoitza duen Asier de la Iglesia zumarragarrak eta bi herrietako alkateek.