Gaur Zamudio-Ordizia eta larunbatean Beasain-Somorrostro l. agirre
Hirugarren Mailako Goierriko bi futbol taldeei dagokienean, Ordiziak gaur jokatuko du 17:00etan, Zamudioren aurka, Zamudion. Pasa den asteburuan denboraldiko garaipena eskuratu zuen San Pedroren aurka 2-1 irabazita. Sailkapenean postu bat egin dute go...
Hirugarren Mailako Goierriko bi futbol taldeei dagokienean, Ordiziak gaur jokatuko du 17:00etan, Zamudioren aurka, Zamudion. Pasa den asteburuan denboraldiko garaipena eskuratu zuen San Pedroren aurka 2-1 irabazita. Sailkapenean postu bat egin dute gora; 18. postuan daude. Beasainek, berriz, larunbatean jokatuko du Somorrostroren aurka, 18:00etan, Loinatzen. Pasa den asteburuan 2-1 galdu zuten txuri-urdinek Deusturen aurka eta sailkapenean 9. postuan daude.