«Abesbatzan oso giro ona dugu, lan egiteko prest daude beti denak»
Osasun alorrean lan egiten du Belen Callejo Mendigurenek (Beasain, 1971), Segurako egoitzan. Adinduak zaintzea gustuko duela aitortzen du, lan hori bere ...
Osasun alorrean lan egiten du Belen Callejo Mendigurenek (Beasain, 1971), Segurako egoitzan. Adinduak zaintzea gustuko duela aitortzen du, lan hori bere bokazioa dela;?«aitona-amonak asko erakusten dute». Denbora librea, berriz, Loinatz abesbatzari eskaintzen dio batik bat, baita katekesiari ere. 1986an hasi zen bertan . Musika eskolako korutik egin zuen salto abesbatza handira, Xabier Sarasolaren eskutik. Kontraltoa da, «kaneloietan bezala, betegarria;?sopranoak normalean musika eramaten du eta guk bete egiten dugu musika hori». Abesbatzan oso giro ona dutela dio, denak lan egiteko prest daudela beti, eta horrek maila altura eraman duela Loinatz eta oso leku onean utzi duela Beasain herriaren izena Londresen, Erroman,, Vaticanon, Asturiasen, Murtzian… Abesbatzako lehendakaria ere badenez, udaletxearekin harremanak, jantzien antolaketa, gonbidatuen harrera… bezalako lanak ere egiten ditu.
Abesbatzako musikaz gain, zer gustatzen zaizu?
Heavy metala. AC-DC, Metallica, Rammstein eta halakoak.
Zein zaletasun duzu?
Herriari gauzak ematea.
Pelikula bat.
La mision.
Janari eta edari bana.
Potajea eta garagardoa.
Jaso duzun opari bereziena.
Katekesiko umeek egiten dizkidatenak, marrazkiak-eta.
Oporretarako leku bat.
Europa.
Amets bat.
Denak ondo bizitzea.
Zerk eragiten dizu irribarrea?
Nire ilobatxoek.
Goierriko txoko bat.
Loinazko ermita.
Herriko alkate bazina…
Nire soldata jaitsiko nuke.
Beasainen biziko ez bazina…
Tolosan edo kostaldeko herriren batean.