Lazkaoko hilerrian berrikuntza lanak egin dituzte
LAZKAO // Hilerriko kaperan eta inguruko eraikinetan konpontze lanak egin ditu Lazkaoko Udalak. Hormetako zartadurak itxi, paretak txukundu eta margotu dituzte. Aurrekontua 15.573 euro da. Hilerrira doan oinezko bidea, saihesbide azpiko pasabidetik gor...
LAZKAO // Hilerriko kaperan eta inguruko eraikinetan konpontze lanak egin ditu Lazkaoko Udalak. Hormetako zartadurak itxi, paretak txukundu eta margotu dituzte. Aurrekontua 15.573 euro da. Hilerrira doan oinezko bidea, saihesbide azpiko pasabidetik gora doan pistan euri urak jasotzeko ubideak egin eta zorua berritu dute (11.041 euro).