Spanish Brass taldea eta Alberto Urretxo
Ordiziako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako, Barroko Aire kontzertu zikloaren bigarren emanaldia egingo dute igandean, hilak 4, Ordiziako Parrokian, 18:30ean hasita. Oraingo honetan, Spanish Brass taldea eta Alberto Urretxo entzuteko aukera egongo da.
Aurkeztuko duten programan, Bach, Corelli, Haendel, Teleman eta Cabanilles musikarien lanak entzun ahalko dira. Gainera, Bachen lan baten moldaketa estreinaldia ere egingo dute.
Kamara musikaren munduan ia 30 urteko ibilbidea du Spanish Brass taldeak eta musikaren munduan boskote dinamiko eta finkaturikoenetakoa da.
Alberto Urretxo, ibilbide luzea duen musikaria da. 1998. urteaz geroztik Bilboko Orkestra Sinfonikoko tronboi bakarlaria da.