Euskaraldian 150 zaldibiarrek eman dute izena
Euskaraldia gero eta gertuago dago, eta Zaldibian ari dira giroa berotzen. Dagoeneko 150 herritarrek eman dute izena, eta oraindik apuntatu ez direnentzat, aukera zabaldu nahi dute. Asteburuan Euskaraldiari babesa emateko argazki saioa egin dute, eta herritar askok hartu du parte.
Datozen asteetan ere izango da Euskaraldian parte hartzeko izena emateko aukera. Plazan jarriko dute mahaia, egun hauetan:
Argazkiak ikusgai daude Zaldibiako Herri Atariaren Flickr orrialdean:
- Azaroak 9, ostirala (18:30-20:30).
- Azaroak 18, ostirala (18:30-20:30).
- Azaroak 22, ostirala (18:30-20:30).
- Azaroak 7 asteazkena (18:00-19:30). Ahobizien gaia jorratuko da.
- Azaroak 14 asteazkena (18:00-19:30). Belarripresten gaia jorratuko da.