Azaroaren 23an hasiko da Euskaraldia ekimena, eta Goierriko herrietan azkartu dituzte antolaketa-lanak. Aste honetan deialdi ugari egin dituzte.Ormaiztegin, aurreneko bilera irekia gaur izango dute. Udaletxepeko aretoan elkartuko dira, 17:00etan. Euska...
Lazkao Kirol Elkarteko futbol taldekoek ere bat egin dute Euskaraldiarekin.
Azaroaren 23an hasiko da Euskaraldia ekimena, eta Goierriko herrietan azkartu dituzte antolaketa-lanak. Aste honetan deialdi ugari egin dituzte.
Ormaiztegin, aurreneko bilera irekia gaur izango dute. Udaletxepeko aretoan elkartuko dira, 17:00etan. Euskaraldiaren lan-taldea sortuko dute, eta Ormaiztegin parte hartzeko moduak eta bideak prestatzen hasiko dira.
Gabirian, formakuntza tailerra egingo dute, ostiralean 19:00etan, kultur etxean. Euskaraldiko 11 egunetan zer egin behar den zehaztuko dute,
Belarriprest eta
Ahobizi paperen ezaugarriak eta funtzioa azalduta.
Ezkion, larunbatean txapak banatzeko festa egingo dute. Udaletxe azpian, 18:00etan, festa eta askaria egingo dute.
Ataunen argazki mosaikoa
Zaldibiarren argazki saioko irudia.
Ataunen, San Martin auzoko festetan —ostegunetik igandera ospatuko dituzte— mahaia jarriko dute, izena emateko. Igandean 11:30etik aurrera egongo da, plazako karpan. Bestetik, herritarrekin argazki-mosaikoa egingo dute, igandean 19:00etan.
Zaldibian, dagoeneko 150 lagunek eman dute izena Euskaraldirako. Kopurua hazi nahi dute, ordea, eta izena emateko mahaia beste hiru egunetan jarriko dute, plazan (18:30-20:00): ostiral honetan, azaroaren 18an eta 22an.
Bi trebatze saio ere egingo dituzte zaldibiarrek, Karreane kultur etxean (18:00-19:30). Gaur
Ahobizien figura jorratuko dute, eta azaroaren 14an
Belarriprestena. Herritarrei babesa emanez ateratako argazkiak herri atarian jarri dituzte, bestetik.