Goierriko 2 Handiak eta MariMurumendi proben izen-ematea, beteta
Atzo iluntzean zabaldu zuten Ehunmilak probako 3 lasterketetarako izen-ematea, eta apenas orduerdiko tartean bukatu dira G2H probako dortsalak, eta ordubete inguruan MMM probakoak. Ehunmilak proban berriz, 157 daude izena emanda. Guztira beraz, 937 lirateke dagoeneko apuntatuta daudenak.
Aurten izena emateko plataforma aldatu egin dute, eta ondo funtzionatu duela azaldu dute antolatzaileek. Aurreneko minutuan 500 lagun sartu ziren. Ehunmiletako proba luzerako dortsalak badaude oraindik. RockTheSport webgunearen bidez apuntatu daiteke.
Ehunmilak eta G2H probetan 515 dortsal jarri dituzte eskuragarri; MariMurumendin berriz 265.