Behobia-Donostia lasterketan Lazkaon bizi den Maite Arraizak lehenengo emakumezko gipuzkoarraren txapela jantzi du. Lehenengo goierritarra Aritz Egea izan da
Aritz Egea (erdian) eta Alexander Oiarbide (bere atzean) izan dira lehen goierritarrak gizonezkoetan // Oarsoaldeko Hitza
Behobia eta Donostiako Boulevardaren arteko 20 kilometroak korrikalariz eta ikuslez bete ziren beste behin ere igandean. Behobiatik 26.027 korrikalari abiatu ziren korrika, bakoitzak jarritako helburua eta ametsa betetzeko ilusioarekin; horietatik 24.914 lagun iritsi ziren helmugara. Ohikoa den bezala, goierritar korrikalari ugari izan ziren igandeko korrikaren festako protagonistak: 445. Horietako gehienek, 431 lagunek, korrika egin zuten 20 kilometroko ibilbidea. Iazkoarekin alderatuta, 94 gutxiago.
Maite Arraiza, lehen emakume gipuzkoarra.
Sailkapenari begiratuta, emakumezkoen podiumean, Lazkaon bizi den Maite Arraizak, Gipuzkoako lehenengo emakumezkoarena txapela jaso zuen; seigarren emakumezkorik azkarrena izan zen Arraiza. Bigarren emakumezko goierritarra Maddalen Cano beasaindarra izan zen eta hirugarrena, Ainara Gonzalez zumarragarra.
Gizonezkoetan, hamaikagarren postuan sartu zen lehenengo goierritarra: Aritz Egea urretxuarra; bigarrena Alexander Oiarbide (Ordizia) eta hirugarrena Angel Vazquez (Lazkao).
Desgaitasun fisikoren bat dutenek ere parte hartzen dute. Goierritar bakarrak hartu zuen parte Imanol Elorzak, laugarrena izan zen (02:19:15).
Azkenik, korrikan egin beharrean roller edo patinetan egiten dutenak ere badira. Lau goierritarrek hartu zuten parte: Altzagako Mikel Munduatek, Legazpiko Asier Mediavillak eta Itziar Zabaletak, eta Zumarragako Xabier Aranburuk.
445
korrikalari goierritar: Behobiako irteera puntutik 433 goierritar korrikalari abiatu ziren korrika eta 423 iritsi ziren Donostiako Boulevardeko helmugara. Zortzi gaztek ere hartu zuten parte gazteen lasterketan. Patinekin lau lagunek egin zuten ibilbidea.
Desgaitasuna. Oineko desgaitasuna izanagatik, Imanol Elorza Arkauz zumarragarrak 20 kilometroko lastarketa egin zuen. Laugarrena izan zen.
Aurreneko goierritarrak:
Gizonezkoak
1. Aritz Egea ………………… 1:06:08
2. Alexander Oiarbide …… 1:06:16
3. Angel Vazquez ………….. 1:10:37
Emakumezkoak
1. Maite Arraiza ……………. 1:18:39
2. Maddalen Cano ………… 1:32:16
3. Ainara Gonzalez ……….. 1:33:20
Behobia Gaztean zortzi goierritar lehiatu dira
Behobia-Donostia eta Behobia Txikiaren tarteko Behobia Gaztea lasterketa jokatu zen igandean. 14 eta 18 urte bitarteko gazteek 4,4 kilometro egin zituzten Herrerako biribilgunetik Boulevarderaino, 09:45ean hasita.
204 korrikalarik hartu zuten parte, tartean zortzi goierritarrek: 2002-2003 urteetan jaiotakoetan, Ordiziako Aitor Altuna 12.a izan zen (0:16:58), Iker Gonzalez 57.a (0:23:04) eta Zaldibiako Graxi Elosegi 9.a (0:20:11). 2004an jaiotakoetan, berriz, Gaintzako Josu Garmendia 29.a (0:21:46) eta Ordiziako Inge Razkin 7.a (0:22:30) izan ziren. Juniorretan, Jon?Zeberio lazkaotarrak irabazi zuen (0:15:57) eta Maider Lorrente (0:20:07) eta Lorea Rajado (0:21:07) herrikideek eta Legorretako Alex Arrizabalagak ( 0:22:20)ere parte hartu zuten.