Udal ordezkariek bilera egin dute Bilbon Adifekin
Aitor Aldasoro alkatea eta Leire Artola zinegotzia Bilboko Adifen ordezkaritzako ondare saileko arduradunekin bildu ziren pasa den astean, trenbidea lekuz aldatzearen bideragarritasun ekonomikoa aztertzeko helburuarekin. Madrilgo Adifeko goi arduradunei Beasaingo burdinbide gunearen garapen urbanistikorako proiektua aurkeztu ondoren egin da Bilbokoa. Bileran jasotako emaitzekin «gustura» geratu ziren udal ordezkariak, «honela burdinbide gunea Beasaingo hirigunean txertatzeko asmoan beste pauso bat eman du udal gobernuak». beasaingo udala