Iztuetak gaur emango du 'Denbora izeneko leku bat' lana, Ormaiztegin
Joseba Iztueta mendigoizale gabiriarrak gaur ekingo dio Denbora izeneko leku bat dokumental berria jende aurrean zabaltzeari. Ormaiztegiko Mendi Astean egingo du aurreneko emanaldia, gaur 19:00etan, Zumalakarregi Museoan.Aurtengo udan, Kirgizistanen bu...
Joseba Iztueta mendigoizale gabiriarrak gaur ekingo dio Denbora izeneko leku bat dokumental berria jende aurrean zabaltzeari. Ormaiztegiko Mendi Astean egingo du aurreneko emanaldia, gaur 19:00etan, Zumalakarregi Museoan.
Aurtengo udan, Kirgizistanen burututako bi mendi igoeraren espedizioa kontatuko du Iztuetak. Gattiken ekoiztetxeak prestatu du ikus-entzunezkoa, 40 bat minutuko iraupenekoa.
Abuztuaren 10ean Lenin Peak (7.134m) eta abuztuaren 20an Khan Tengri (7.010m) mendiak igo zituen Iztuetak, bakarrik. «Bakarkako igoeren sentsazioak, gogoetak eta irudiak» jaso dituzte Denbora izeneko leku bat dokumentalean.
Ikuskaria emateaz gain, zuzeneko hitzekin eta musikarekin hornituko dute emanaldia. Iztueta bera ariko da hizlari, aldi bereko narrazioa eginez, eta Iban Maizek gitarra joko du.
Mutiloan eta Zumarragan
Ormaiztegin gaur estreinatu ondoren, beste lau emanaldi ditu hitzartuta, oraingoz: bihar Andoainen (Euskalduna elkartea, 20:00), azaroaren 21ean Villabonan (Gurea zinema, 20:00), 23an Zumarragan (Zelai Arizti, 20:00), eta 30ean Mutiloan (udaletxea, 19:00).
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.