Jon Plazaola ‘La pequeña Suiza’ pelikula grabatzen ari da
Jon Plazaola aktore urretxuarra La pequeña Suiza pelikulako protagonista izango da. Kepa Sojo zuzendariaren bigarren lana Artziniegan grabatzen ari dira. Pelikulan herriak Telleria du izena. Araba erdian dago, baina Burgos
Jon Plazaola aktore urretxuarra La pequeña Suiza pelikulako protagonista izango da. Kepa Sojo zuzendariaren bigarren lana Artziniegan grabatzen ari dira. Pelikulan herriak Telleria du izena. Araba erdian dago, baina Burgos da. Bertako bizilagunek euskal herritarrak izan nahi dute, baina Suitzako 27. kantoia izateko eskakizuna luzatzen bukatuko dute. Pelikulak Berlangaren lanen kutsua du. Plazaolarekin batera, Kandido Uranga, Maribel Salas, Maggie Civantos eta Ramon Barea lan egiten ari dira, besteak beste.