Joseba Apaolazaren ‘Soinujolearen semea’ pelikula astelehenean estreinatuko da, Huelvako zinemaldian
Joseba Apaolaza aktore urretxuarraren Soinujolearen semea pelikula astelehenean estreinatuko da, Huelvako zine iberoamerikar jaialdian. Pelikula hau Bernardo Atxagaren liburuan oinarritua dago eta Fernando Bernuesek zuzendu du. Gidoia Patxo Telleriarena da
Joseba Apaolaza aktore urretxuarraren Soinujolearen semea pelikula astelehenean estreinatuko da, Huelvako zine iberoamerikar jaialdian. Pelikula hau Bernardo Atxagaren liburuan oinarritua dago eta Fernando Bernuesek zuzendu du. Gidoia Patxo Telleriarena da eta Apaolazarekin batera Aitor Beltran, Iñaki Rikarte, Cristian Merchan, Bingen Elortza, Eneko Sagardoi, Mireia Gabilondo eta Miren Arrietak lan egin dute, besteak beste. Zine aretoetara martxoan edo apirilean helduko da. Lehenago, abenduan, Durangoko Azokan, komunikabideentzat emango dute.
Trailerra ikusteko, sakatu hemen