Lumagorri, 25 urtez baserriko oilaskoak hazten eta merkaturatzen
Lumagorriren 10 ekoizle sortzaileak omendu dituzte ekitaldian: Eusebio Iparragirre, Iñaki Etxeberria, Ester Izaga, Migel Arregi, Luis Arzoz, Felisa Del Olmo, Ramon Irazu, Maria Jesus Etxabe, Jose Migel Lizarraga eta Jose Sorzabal.
Era berean, “urte hauetan bidalagun izan ditugun hainbat lagunei” ere eskerrak eman dizkiete. Besteak beste, Pedro Subijanari, Karlos Arguiñanori eta Marino Lejarretari.
Baserriko oilaskoak hazten eta merkaturatzen 25 urte daramatza Lumagorrik eta zilarrezko ezteiak ospatzeko ekitaldi berezia egin dute gaur goizean Zerainen. Iñigo Urkullu lehendakaria, Markel Olano diputatu nagusia, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuaren eta Arantxa Ruiz de Larrinaga Zeraingo alkatea izan dira gonbidatuen artean.