Gipuzkoako Txapelketa geroz eta gertuago dute Ordiziako igerilariek
Txukun ari dira Ordiziako Igeriketa taldeko igerilariak. Kirol Zehaztasun Ligako lehendabiziko jardunaldia jokatu zuten asteburuan Tolosako Usabal kiroldegian. Ordiziako 58 igerilarik parte hartu zuten. Askorentzat txapelketa batean parte hartzen zuten lehenengo aldia zen eta urduritasuna nabaria bazen ere, Ordiziako neska mutilak lan txukuna egin zuten.
2008-2009 urtekoek, denboraldiko txapelketetan, denbora zehatz bat lortu behar dute, denboraldi amaieran jokatuko den Igerilari Osoa deritzon txapelketan parte hartu ahal izateko. 100-200 libreetan, 50 estiloetan eta 6×25 estiloetan zein 4x50estiloetan hartu zuten parte Ordiziako igerilariek eta bide onetik ari dira.
Taldeko alebinek ere parte hartu zuten Tolosako txapelketan, 26 igerilarik hain zuzen ere. Proba guztietan marka zehatzak eskuratzea zen helburua, otsailean, Gipuzkoako Txapelketan parte hartu ahal izateko. Zorionez, lana ia eginda daukate txapelketa horretarako.