Goierriko abesbatzek kontzertu aparta eskaini dute Lazkaon
Lazkaoko Kantaka, Ormaiztegiko Urmaiz eta Ezkio eta Itsasoko abesbatzek kontzertu berezia egin zuten larunbatean, Lazkaon. San Migel eliza goraino bete zen ikuskizunerako. Hiru koruek, Musikeneko 13 musikariz osatutako orkestra izan zuten lagun, eta baita hiru bakarlari ere: Ana Otxoa sopranoa, Lucia Gomez mezzosopranoa, eta Erlantz Fernandez tronpeta jolea. Denen artean, Vivaldiren Gloria obra entzutetsua eskaini zuten. Publikoak gozatu egin zuen ikuskizunarekin, eta txalo zaparrada batekin eskertu zuen kantarien eta musikarien lana.