Goierriko bi denda, Gipuzkoako 10 merkatal enpresa onenen artean
Gipuzkoako Bazkundeak lurraldeko merkataritza enpresa onenen sariak banatu ditu. Hamar enpresa saridunetako bi Goierrikoak dira, eta beste batek, egoitzetako bat du eskualdean.
Gipuzkoako merkatal ekimenak saritzeko 10 bitxiak lehiaketa sortu zuten, eta “Gipuzkoako 10 merkataritza enpresa nabarmenenak” aukeratzen dituzte, “lurraldeko merkataritza bitxien mapa” osatuz. Horien artean daude Beasaingo Labores Otea denda eta Zumarragako Itxura ileapaindegia. Bazkundetik azaldu dutenez, “eskualdeko merkataritzaren ezaugarri diren balore, irudi eta prestigioa” adierazten dutelako hautatu dituzte denda horiek.
Merkatal enpresarik onenaren sari nagusia OUKA moda dendarentzat izan da; Arrasaten dute egoitza nagusia, baina Beasainen produktuen kudeaketarako eta banaketarako biltegia dute.