Ormaiztegiko San Andres jaietako egitarauaren azala aukeratzeko antolatutako V. Marrazki Lehiaketako sariak banatu dituzte. Lan irabazlea Laiene Garmendia Koadradok (7urte) aurkeztutako ‘Ormaiztegiko Danborrada’ marrazkia izan da, eta hori da aurtengo jaietako egitaraua azala izango dena. Saria Izaskun Unzurrunzaga Pildain Kultura zinegotziak eman zion, baita oroigarria parte-hartu duten gainontzeko haurrei ere.