Albisu-Olaizola II eta Irribarria-Zabaleta, bi-bitako txapelketako bikoteak
Eskuz Binakako 2019ko Txapelketa aurkeztu dute gaur Bilbon. Jon Ander Albisu ataundarrak eta Iker Irribarria aramarrak parte hartuko dute, aurten ere. Bikoteei dagokionean, Albisuk Olaizola II.a izango du lagun, eta Irribarriak Zabaleta.
Txapelketa ostiralean hasiko da, Amezketan. Altuna III eta Martija ariko dira, Ezkurdia eta Galartzaren kontra. Goierritarrei dagokionean, Albisu izango da estreinatzen lehena; Olaizola II.ak eta biek Urrutikoetxearen eta Aretxabaletaren kontra jokatuko dute, zapatuan, Iruñean. Irribarria eta Zabaleta berriz, igandean hasiko dira, Bergaran, Elezkano II-Rezusta bikotearen aurka.